Herritarrarentzako zerbitzuak

Herritarrentzako arreta zerbitzua

Herritarrentzako arreta zerbitzua

Atal honek herritarrentzako informazio administratiboko zerbitzu ugari, postontziak eta kontsultak zein iradokizunak bidaltzeko zerbitzua biltzen ditu.

Kexak eta Iradokizunak

Quejas y sugerencias

Herritarrek Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioari buruzko informazio orokorra eska dezakete Informazio eta Herritarrentzako Arreta Bulegora (OIAC) posta elektronikoa bidalita, gure postontzia erabilita edo kexak jakinarazteko inprimakia beteta.

Laguntzak, Bekak, Diru-laguntzak eta Sariak

Bekak, laguntzak eta diru laguntzak

Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak zenbait diru-laguntza, beka, sorospen eta sari eskaintzen ditu hainbat Zuzendaritza-zentrotan. Honelako ekintzen bidez, osasuna, ikerketa eta sustapen zientifikoa eta langileen prestakuntza hobetua bultzatu nahi dira, eta aldi berean kontsumitzaile eta erabiltzaileen babesa sendotu.

Administrazio prozedurak Se abrirá en una ventana nueva

Administrazio prozedurak

Egoitza elektronikoko izapideen bilatzailea Se abrirá en una ventana nueva. erabiliz, prozedura administratiboak bilatu eta horien edukia kontsulta daiteke.

Erregistro bulegoak

Erregistro bulegoak

Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren agindupeko Erregistro Bulegoen direktorioa; informazio deskribatzailea harremanetan jartzeko datuekin eta ordutegiarekin.

Kontratatzailearen profila

Kontratatzailearen profila

Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak, egun lizitazio prozesuan, itxita (esleipen prozesuan) eta esleituta dauden kontratazio-espedienteei buruzko informazioa jartzen du herritarren eskura, klausula administratibo partikularren eta baldintza teknikoen agiriekin batera. Azken horiek doan eskura daitezke eskaintzak aurkezteko epea bukatzen den egunera arte.

Oposizioak eta lanpostuetarako lehiaketak

Oposizioak eta lanpostuetarako lehiaketak

Web-orri honen bidez, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak deitutako Enplegu-eskaintzari buruzko informazio osoa kontsulta dezakezu, bai funtzionarioei bai bestelako langileei zuzendutakoa; baita Enplegua Finkatzeko Ezohiko Prozedura eta Osasunaren Arloko Prestakuntza Espezializatua ere.

Egoitza Elektronikoa Se abrirá en una ventana nueva

Egoitza Elektronikoa

Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren Egoitza Elektronikoaren Se abrirá en una ventana nueva. webgunea Ministerioaren zuzendaritza-zentroetako hainbat zerbitzu atzitzeko gune elektronikoa da. Herritarrek beren burua identifikatu eta autentifikatu behar dute. Atariak hainbat zerbitzu biltzen ditu, besteak beste, honako hauek: erregistro elektroniko propioa, izapidetzeen zerrenda kontsultatzeko aukera eta iradokizunak zein kexak helarazteko bitartekoak.

Informazioa emateko kanpainak

Informazioa emateko kanpainak

Kontsultatu Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak antolatutako kanpainei buruzko informazioa.

Berehalako jakinarazpenak

Berehalako jakinarazpenak

Alerten bat duten eta elikagaiak EZ diren produktuei buruzko informazioa. Elikagaien kontrol ofiziala eta alertak. Medikamenduak, osasun-produktuak, kosmetikoak, higiene-produktuak eta biozidak.

Zerbitzu Gutuna

Zerbitzu Gutuna

Zerbitzu gutunak, herritarrei eta erabiltzaileei informazioa helarazteko dokumentuak dira. Informazio hori zerbitzuei, eskubideei eta Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren atari desberdinek kalitatearen alde hartua duten konpromisoari buruzkoa izan daiteke.

Europar Batasuneko herritarrarentzako zerbitzuak Se abrirá en una ventana nueva

Servicios al Ciudadano en la UE

EUROPA Se abrirá en una ventana nueva. Europa Batasunaren webgune ofiziala da. Abiapuntu bikaina da EBri eta hark eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko informazioa bilatzen duten pertsonentzako.